Maixabel Matxinandiarena Albizturko alkateak dimisioa aurkeztu du

Ataria 2019ko apirilaren 26a

Maixabel Matxinandiarena Albizturko alkateak, atzo, dimisioa aurkeztu zuen. Berarekin batera, udal batzordeko kide den Karlos Ugartemendiak ere dimisioa aurkeztu du.

2015eko udal hauteskundeetarako ez zen zerrendarik aurkeztu Albizturren, eta irailerako osatu zuten Udal Batzorde Kudeatzailea. Batzorde Kudeatzaileko lehendakari gisa, alkate baten eskumenak eta ahalmenak bere gain hartu zituen, hasiera hartan, Karlos Ugartemendiak.

2017ko maiatzean aldaketak eman ziren Udal Batzorde Kudeatzailean, tartean, lehendakari aldaketa. Orduan hartu zuen kargua Maixabel Matxinandiarenak, eta Karlos Ugartemendiak kide izaten jarraitu zuen: «Batzordean erabaki dugu ardurak aldatzen joatea, eta orain pentsatu dugu lehendakaria edo alkatearen kargua aldatzea», azaldu zuen Matxinandiarenak kargua hartzean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!