2026/07/27 10:00 - 23:59
JUBILATUEN EGUNA
10:00. Toka txapelketa Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.
11:00. Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa Salbadora Jubilatuen Elkartearen eskutik, Berdura plazan.
11:00. Santioetako pilota topaketa haur eta nerabeentzat (2013-2020) Bearzana udal pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.
14:00. Jubilatuen bazkaria.
Ondoren. dantza Txerminen.
17:00. Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira Besamotza Konpartsaren eskutik Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
17:30. Santioetako emakumezkoen eskuz banakako txapelketa herrikoiaren finala Bearzana udal pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.
Jarraian. Santioetako banakako fronteniseko finala Olaederrako pilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.
Jarraian. Santioetako gizonezkoen eskuz banakako txapelketa herrikoiaren finala Bearzana udal uilotalekuan, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.
19:30. Bilaka kolektiboaren Dirau dantza ikuskizuna, Erreboteko plazan.
Jarraian. Kontzertua: Ai ama! gaztetxoen taldea, Erreboteko plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?