Herrikide ikastetxeak antolatutako XII. Bizikidetza Ekitaldia.
'Peio eta otsoa' Andaluziako Titeres Etcetera taldearen eskutik. Familiarra. 45 minutu. Euskaraz. Marotte, hagaxka eta antzerki iluna argi ultramorearekin. Aitonarekin landa-eremuan bizi den mutil bat da Peio. Alai bizi da bertan, zuhaitz eta animalia artean jolasean. Gose den otso bat basotik irten eta Peioren lorategiko urmaelean bizi den ahatea irentsi du. Mutila, baina, ez da kikilduko eta bere txoriaren laguntzarekin, otsoa harrapatuko du abilezia eta kemen handia agertuz. Ehiztariak otsoaren bila etorri dira baina Peio otsoa lotua dauka ordurako. Guztion artean, zoologiko edo natura-erreserba batera eramatea erabaki dute.
'La isla de las cosas perdidas'. Murtziako La Tiendaren eskutik. Familia guztiari zuzendurik. 50 minutu. Gaztelaniaz. Zuzeneko manipulazioa. Bi saio. La isla de las cosas perdidas ikuskizunean espartzuz eginiko txotxongiloak erabiltzen dira. Memoriaz eta bere desagerpenaz, itsasoaz eta hondoratzeez, iraganaz eta etorkizunaz hitz egiten digu lan honek.
Meditazioa, Leire Lacarekin. 6 saio. Euskaraz. Matrikula: 8,10 euro.
'Mundu digitalean seme-alaben bidelagun'. DBH 1. eta 2. mailako nerabeen gurasoentzat. 16:00-18:00. Euskaraz. 18:00-20:00. Gaztelaniaz.
Amaia Aierbe Zurutuzarekin (Orekan-Elikadura eta osasun heziketa). 2 saio. Doan.
'Zabalarreta biziberrituz'. Parkea bziizberritzeko eta hobetzeko hausnarketa saio irekia. Elebitan.
17:30. Koldo Rabadanek Superbotereak liburua aurkeztuko du herri eskolan. Ondoren mahai-ingurua izango da. Gorka Peñagarikano kazetariak gidatuko du saioa eta Nora Salbotxek (Amaiurko eskolako maistrak), Ainhoa Azpirotzek (Hik Hasiko koordinatzaileak), Irati Manzisidorrek (Eusakdiko Eskola Txikien koordinatzailek) eta Maitane Telletxeak (Zizurkilgo Mendigain eskolako zuzendariak) hartuko dute parte.
'Ederra naizela diote', Lur Usabiagaren eskutik. 4-11 urte bitartekoentzat.
'Olentzero nora zoaz?' helduentzako hitzaldia. Dantzan elkartearen eskutik.
Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik. Ura Iturralderekin. 8 saio. Euskaraz. Matrikula: 14,40 euro.
'Ezagutu, errespetatu eta elikatu zure ziklo menstruala', Amaia Zabaleta Osinalde.
Tolosako Berdintasunaren aldeko gizon taldearekin elkarlanean. Aritz Resines Ruizekin (Samurrak Aniztasuna elkartea). 2 saio. Dohainik. Gaztelaniaz.
Senidetzea. La PUntual, La Casa de los Titeres de Abizanda eta Topic. Hiru txotxongilo-etxe, Tolosako Topic, Bartzelonako Teatro La Puntual eta Abizan-dako (Huesca, Espainia) La Casa de los Títeres etxea senidetu egin dira. Eta horretarako, beren pribilegioak eta konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak, hau da, hiru aldeek asumitu dituzten erantzukizunak jasotzen dituen kontratu bat sinatu dute. Merkataritza-izaerarik ez duen eta legearen zein kapitalaren mende ez dagoen kontratu bat; aitzitik, bizikidetzaren etorkizunerantz ez- berdintasunetik jauzi egiten duena. Ekitaldi hauek berezkoa duten solemnitate libertario osoz sinatuko dute akordioa hiru aldeek: Pilar Amorósek eta Paco Pariciok La Casa de Abizandaren izenean, Eugenio Navarrok eta Néstor Navarro Salvanyk Bartzelonako Antzokiaren izenean eta Juanjo Herrerok eta Estitxu Zalduak Tolosako Topic-en izenean. Toni Rumbau Notario Txotxongilolariak irakurri, onetsi eta errubrikatuko du dokumentua.
Bota erantzuna! Tolosaldeko gazteen lehiaketa. Bigarren kanporaketa.
Montserrat Roig-en 'Gerezi-denbora' tertulia literarioa, Yurre Ugartek dinamizatuta.
'Cenicienta', Italiako Zaches Teatroren eskutik. 4 urtetik aurrera. 55 minutu. Gaztelaniaz. Objektu antzerkia, txotxongiloak, dantza eta itzalak. Printze urdinaren bilaketari buruzko istorio baino, Zaches Teatroren La Cenicienta maitagarri-ipuin iniziatiko bat da, non heldutasunerako bide zaila iraganarekiko atzetzetik igarotzen baiten.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Erakusketa solidarioa, Naiara Delgado Perezen akuarelak. Azaroaren 17tik 27ra 3 taberna oporretan egongo da.
'Egiaren datuak' erakusketa, kalean eta udal eraikinean. Genero indarkeriaren inguruko hainbat datu eta eszena islatuko ditu.
Txetxo Gaztañaga. Kartel erakusketa. Txetxo Gaztañagari egindako omenaldi modura antolatutako kartel erakusketa ibilbide bisual bat da, Euskal Herriko diseinatzaile grafiko eraginkorrenetako baten bizitzan eta lanetan barna. 20 urte baino gehiagoz Topic eta TEE erakundeekin lankidetza estuan aritu zen, eta Titirijai jaialdiaren historiaren eta garapenaren parte funtsezkoa izan zen. Erakusgai dauden kartel bakoitzak bere komunikazio bisualaren maisutasuna islatzen du, baita euskal kulturarekin eta identitatearekin zuen konpromisoa ere, eta forma sinpleen eta kolore deigarrien bidez mezu indartsuak transmititzeko zuen gaitasuna.
Txotxongilo erakusketa Tolosako saltokietako erakusleihoetan. Topic-ek Tolosa&Co-rekin bate-ra txotxongilo erakusketa bat an-tolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaial-diarekin batera. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak Topic-i utzitako Retablo de Figurillas konpainiaren txotxongiloak izango ditugu ikusgai.
Galtzagorriren eskutik, 'Itsaspeko bihotzak'. Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa.