2024/11/27 18:30

Titirijai

Titirijai
Topic, Tolosa

Senidetzea. La PUntual, La Casa de los Titeres de Abizanda eta Topic.

Hiru txotxongilo-etxe, Tolosako Topic, Bartzelonako Teatro La Puntual eta Abizan-dako (Huesca, Espainia) La Casa de los Títeres etxea senidetu egin dira. Eta horretarako, beren pribilegioak eta konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak, hau da, hiru aldeek asumitu dituzten erantzukizunak jasotzen dituen kontratu bat sinatu dute. Merkataritza-izaerarik ez duen eta legearen zein kapitalaren mende ez dagoen kontratu bat; aitzitik, bizikidetzaren etorkizunerantz ez- berdintasunetik jauzi egiten duena. Ekitaldi hauek berezkoa duten solemnitate libertario osoz sinatuko dute akordioa hiru aldeek: Pilar Amorósek eta Paco Pariciok La Casa de Abizandaren izenean, Eugenio Navarrok eta Néstor Navarro Salvanyk Bartzelonako Antzokiaren izenean eta Juanjo Herrerok eta Estitxu Zalduak Tolosako Topic-en izenean.

Toni Rumbau Notario Txotxongilolariak irakurri, onetsi eta errubrikatuko du dokumentua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!