Korrika Txikia, Tolosako Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeen parte hartzearekin –Samaniego, Laskorain eta Herrikide–. LH 1. maila. Triangulorik Gorriti plazara, Enperadora kaletik. LH 2. maila. Gorriti plazatik Atadi kalera, Korreo kaletik. LH 3. maila. Atadi kaletik Plaza Berrira, Errementari kaletik. LH 4. maila. Plaza Berritik Atadi kalera, Aroztegieta kaletik. LH 5. maila. Atadi kaletik Foruen etorbidera, Robdilla eta San Frantziskotik. LH 6. maila. Foruen etorbideko bidegurutzetik Zubi Berrira.
10:30. Korrika Txikia herrian zehar. 18:00. 'Oihaletxea' dokumentalaren proiekzioa. Jarraian. Lander Garro zuzendariarekin solasaldia.
11:20. Korrikaren koreografia DBH, HH eta LHko ikasleen eskutik. 11:40. Korrika Txikia.
12:15. Korrika Txikia Bidani-Goiatzen. Amaitzean. Mezua eskolako atarian irakurriko da. Ondoren. Ikasleek prestaturiko tortilla patata pintxoak salduko dira. Dirua Korrikara bideratuko da. Arte tailerrean, ikasleek egindako lanak erakusgai izango dira.
15:00. Korrika Txikia Albizturko eskolaren eskutik. 16:15. Albizjira, euskal abestiak abestea. 17:00. Merienda bertaratutakoentzat. Ondoren. Jokoan haur zein gazteentzat. Amaitzeko. Pintxo potea.
15:00. Korrika Txikia herrian zehar eskolak antolatuta. Ondoren. Bertsoak eta dantza. Bukatzeko. Merienda eta karaokea guraso elkartearen eskutik.
15:30. Korrika Txikia herrian zehar, eskolak antolatuta. Ondoren. Merienda guraso elkartearen eskutik.
Alpino Uzturrek antolatutako hitzaldia. 'Elikadura kirolean'. Itxaro Zabaleta eta Alaitz Iriarte.
'Bizkarsoro' pelikularen proiekzioa, erabilera anitzeko aretoan. Euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin.
Bakarrizketa Julen Portillo, Ana Goitia, Iker Plazaolarekin eta Maialen Sorzabalberekin.
Ander Izagirre. 'Album latinoamerikarra'. Euskaraz. Ander Izagirre kazetari donostiarrak bidaien eta nazioarteko gaien inguruko kronikak idatzi izan ditu komunikabideetan. Hainbat liburu ere argitaratu ditu. Amalurren, Latinoamerikan egindako hainbat erreportajeren bitartez, Izagirrek kontinente hartako zertzelada batzuk ekarriko ditu.
19:00 eta 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia. Taldearen 25. urteurrenaren barruko ekitaldia. Dantza emanaldi berezia, bertan Intxurre antzerki taldea eta Txintxarri abesbatzaren partaidetza izango da. Bi saio eskainiko dira. Sarrerak salgai 3 euroan.
'Esnearen kolorekoa', Tanttaka antzerki taldearen eskutik. Nell Leyshonek idatziko obraren itzulpena da, Fernando Bernuesek zuzendua. Aktore lanak, berriz, Joseba Apaolazak, Miren Arrietak, Mireia Gabilondok, Aitziber Garmendiak, Jon Olivaresek eta Jose Ramon Soroizek egiten dituzte. 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean girotzen da istorioa. Mary protagonista nagusia hanka batean arazo fisiko bat zuela jaio zen, baina familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Uxue Lasa Amestoy, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramoon Balerdi, Elena Arrese, Paz Treuquil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichaan, Arantza Orbegozo, Idoia Elosegi, Arantxa Munita eta Hector Luna. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Aurrez aurrekoa. 'Kudeatu zaitez Google aplikazioekin'. 16 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Euskaraz.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenetik sortutako erakusketa ikusgai udal liburutegian. 'Hona bostekoa' komiki bildumako irudiak ikus daitezke. Besteak beste, Unai Gaztelumendik Berastegin eta Leitzan kokatuta egin duen komikiaren irudiak. 08:00-15:00 eta 16:00-18:00. Martxoaren 19tik 22ra. 08:00-15:00. Martxoaren 25etik 27ra.
'Hona bostekoa!' komiki bildumaren erakusketa udaletxeko ganbaran.
Julen Madariaga Murua artista altzotarra bertan izango da. Berarentzat kuttun diren euskal hitzen inguruan marraztutako ilustrazioak ageri dira, hitzen aldaera euskalki ezberdinetan eta bere esanahia beste hizkuntzetan.