09:00. Artzabaltzako poligonoaren irteeran. 12:00. Donostian, Batzar Nagusietan elkarretaratzea. Enbak deituriko mobilizazioa, baserritarrei zuzendurik.
Herrikideren bertso afaria irekia Gure Kaiola elkartean. Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Muñoa bertsolariekin. Gai-jartzaile lanetan Txomin Azpiroz ariko da.
Hirugarren adinekoentzat marrazketa tailerra. Martxoak 1, 8, 15 eta 22.
I. Bertso jarrien lehiaketa. Sari banaketa eta jaialdia. 13:00. Triangelua plazan, kalejira. 14:00. Bertso bazkaria.
14:30. Kafea. 14:45. Aurkezpena, Andoni Zuriarrain alkatearen eskutik. 15:00. Ardi ile moztaile baten hausnarketak, Joseba Attard-en ahotik. 15:45. Berastegiko arkumea proiektua ezagutuz, herriko artzainekin tertulian. 16:15. Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain, solasaldia Josebe Blanco artzainarekin. 17:15. Mahai ingurua: Zein dira etorkizuneko gakoak?, parte hartzaile guztiekin. Ondoren, luntxa parte hartzaile eta entzuleen artean.
Ipuin Txokoa. Gurasoak ere ipuin kontalari Tolosako haur liburutegian. Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskainitako saioa.
Autodefentsa feminista tailerra. 11-15 urte bitartekoei zuzendurik. Martxoak 1 eta martxoak 7.
Anonyme popular 'Kantuak Berbekaz Bete'. Sarrera 5 euro.
'De parque en parque: Doñana' solasaldia. Joaquín Araujo eta Miguel Delibes. Sarrera doakoa.
Udaletxe berritua bisitatzeko aukera izango da, baita elkarteen bilgunea ere. Udaletxe berritua ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek eta amaieran mokadutxoa ere izango da.
Geobiologia, Josu Jauregirekin. Etxe osasuntsuaren irizpideak, lekuak bizitzan duen eragina.
'Sexberdinak'. Tanttaka teatroa. Giza harremanen eta genero-identitatearen konplexutasunak eta ñabardurak aztertzen dituen antzezlana da, Telmo Iruretak eta Kepa Errastik sortua, eta Iruretak berak eta Aitziber Garmendiak interpretatua. Lanak sexualitatea, genero-aniztasuna eta gizarte-dinamikak bezalako gaiak jorratzen ditu, testuinguru garaikide batean. Ohiko pertzepzioei aurre egiten die, eta sexu- eta genero-aniztasuna onartzeari eta ulertzeari buruzko hausnarketa sustatu.
Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak 'Gure basoak' izeneko komikia ondu du, Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Migel Zeberio Etxetxipiaren argazkiak. Marea beltzaren aurka Hondarribiko arrantzaleek egindako lana jasotzen da Zeberioren argazkietan.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Pedagogia ludikoko ikastaroa. Zirkuan gazteentzako hezitzaile ludiko izateko eta oinarrizko trebetasunak lortzeko.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Euskaraz.
Stock Azoka egingo dute ostiral eta larunbatean Oria elkarteko kideek; herria girotzeko musika eta jolasak izango dira kalean. 17 denda kalera aterako dira. 17:30-19:30. Ostirala. 11:00-13:00. Larunbata.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.