Jexux Mari Mujikak egungo zailtasunei esperantzaz begiratu eta heldu ahal izateko baldintzak eta aukerak izango ditu hizpide.
I. Hezkuntza Plan Komunitarioa. 1.saioa. Diagnosi partekatua (Non gaude?). • Jadanik egiten diren egitasmoak zerrendatu.• Egitasmo hauek aurrera eramaten dituzten eragileak identifikatu.• Indarguneak eta ahulguneak identifikatu erronkak definitzeko.
Uxue Apaolazaren 'Bihurguneko Nasa' liburua aztertuko dute. Oihana Iguaran gidari.
Samaniego ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko bideokliparen estreinaldia. Doan. 30 minutu lehenago ateak irekiko dira aforoa bete arte. Gonbidatu bereziak: Ayvee, Nikotina eta Juantxo Arakama. Aurkezlea: Ander Malbadi.
Batukada feminista. (Urriak 17, 31; azaroak 14, 28; abenduak 12; urtarrilak 9, 23; otsailak 6, 27. Astearteak, 18:30-20:30, Amarotz Auzo Elkartean). Euskaraz. Matrikula: 10 euro.
Xabier Mendigurenen 'Oso latza izan da' liburua aztertuko dute, idazlearekin batera.
Jai batzordearen lehen bilkura. 2024ko Santio jaiak antolatzen hastea, eta Gazte Eguneko kontzertua udaberrira aldatzeko proposamenari erantzutea da bilkuraren helburua.
'La flauta magica'. W.A. Mozart. Atsedenaldian mokadutxo bat zerbitzatuko da. Aldez aurretik 8 euro, egunean bertan 10 euro.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.
Urtero bezala, aurten ere Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Mendebaldeko Saharara gauzak bidaltzeko bilketa kanpaina hasi du. Urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte eraman ditzakezu gauzak Ikaztegietako Udaletxera, 8:30-15:00 bitartean. Hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala.
Mekanografia. Ikasi hutsetik. 10 ordu. Euskaraz.