[ATZERATUTA] YoGoe4Life proiektuaren aurkezpena. Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurrerako 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera.
21:30-22.00. Izen-ematea. 22:00. Mus txapelketa.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'EmakumeARTEan' jabetze eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia, argazkigintza eta sormen akelarrea.
Matilde Urdangarin Palacioren pintura erakusketa. Teknika eta gai ezberdineko koadroz osatu du oraingo erakusketa hau 84 urterekin Urdangarinek.
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai bilketa, Tolosaldea Sahararekin elkartearen bitartez. Bilketa puntuak: Alegiako Herri Eskola eta Aralar Institutua.
Tolosaldea Sahararekin elkartea, janari eta material bilketa egingo da Saharara bidalketa egin ahal izateko. Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixa-oihalak eta eskola materiala dira eskatzen direnak. Materiala udaletxera edo Zumadi eskolara eraman daiteke.
Google Aplikazioak zure smartphonean. 18 ordu. Gaztelaniaz.