Aurrez aurrekoa. 'Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikiloc-ekin'. 2 ordu. Gaztelaniaz.
Boxeo tailerra. Kirol honekin harremanetan jarriz, emakumeak borrokalariak, boxeolari trebeak eta erronka pertsonal eta kolektiboei aurre egiteko gaitasunak ditugula erakutsiko dugu. Ixa Rodriguez. 13 urtetik gorako neska-emakumeentzat.
'Joven Julian' bergantin goletaren historia eta bere modeloaren eraikitze prozesua esplikatuko ditu Iñaki Mezquitak.
Ipuin Txokoa. Gurasoak ere ipuin kontalari Tolosako haur liburutegian. Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskainitako saioa.
18:30. XXI. mendeko baserriak. Argaia Goena, Loidi eta Larreta baserriekin tertulian. Ondoren. Produktuen dastaketa.
Verde Prato. Ana Arsuagaren kantaldia. 5 euro. Sarrerak salgai udaletxean edo ostatuan.
Pirineos Film Festival. 2023ko film aukeratuen emanaldia.
‘Hondamendia’ (Artedrama). Gure historiako azken bi urteen antzerki-metafora da. 2020eko otsailetik 2022ko otsailera hainbat gauza gertatu dira: Zaldibarko zabortegiaren istripua, Covid pandemia... Garai historiko hori antzerki bihurtu dute Artedrama eta Axut ('Amua', 'Zaldi Urdina'...) konpainiek.
21:30-22:00. Izen-ematea. 22:00. Mus txapelketa.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Euskal emakume eskultoreak. 'Muttertum'. Euskal Herriko 20 artistaren erakusketa kolektiboa.
'Kotoiaren emakumeak' erakusketa. Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istorioak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatua. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Titirijai jaialdiaren 41. edizioa ospatzen dela eta, Topic-eko Anbigu aretoak jaialdiaren historiako argazki enblematikoenetako batzuen erakusketa txiki bat hartuko du, 1982an hasi zenetik, gaur egunera arte.
Kz Gunean ikastaroa doan. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. Ikastaroa euskaraz izango da. Izena emateko: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net edo 945 06 25 55.
Ibarratik Misio Taldearen merkatu solidarioa. Produktuak jaso eta merkatua muntatu.
Aurrez aurrekoa. OOfimatika tresnak. LibreOffice. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'Belabieta, bataila baten memoria historikoa' erakusketa. 18:00-20:00. Abenduak 12-15. 10:30-12:30. Abenduak 16-17.