Erretirodunen ibilaldia. Luzera ezberdineko bi ibilbide egongo dira aukeran.
Luz Clemente formatzailearekin. 5 saio. Gaztelaniaz. 10 euro.
Ura Iturralde Larrañaga formatzailearekin. Euskaraz. 10 euro. 8 saio.
'Kirola emakumeen begiradatik' mahai ingurua, Irura Moretuz-ek antolatuta. Hizlariak: Karmele Gisasola Zenikazelaia Zelaia III herri kirolaria, Miriam Arrillaga Beloki Arrillaga I.a pilotaria, Josune Gorostidi Elgarresta txirrindulari eta herri kirolari ohia eta Irene Caminos Igartza trialeko txirrindularia. Moderatzailea: Garazi Karrera Lopetegi komunikatzailea.
Berazubi Auzo Elkarteak antolatuta, IV. Gastronomika Jardunaldiak: Entsalada errusiar lehiaketa, Berazubi auzoan.
Festa batzordearen bilkura. Herriko elkarte, talde eta eragile zein herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.
Acid Tongue (AEB, Seattle) taldea Bonberenean izango da. Sarrera 10 euro.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.