Siriako kurduei buruzko erakusketa eta dokumental proiekzioa: 'Exodo. Hondakinak aterpe'. Karlos Zurutuzaren zuzendaritzapean eta Andoni Lubaki argazkilariaren lana.
Alurr dantza taldearen emanaldia. Haurren emanaldia.
80. hamarkadako musika. Publiko guztiari zuzenduta, Enara tabernak antolatuta.
Death-Cafe: Heriotza eta doluaz hitz egiteko gunea. Izen-ematea: liburutegian edo kultura@anoeta.eus
19:00. Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolistok' bakarrizketa saioa, Leidor aretoan.19:00. Anne Etchegoyenen kontzertua, zezen plazan. Sarrerak www.kulturaplazara.eus atarian salgai.
Arteola taldearen 'Frontona' kale antzerkia. Zuzendaritza: Iñaki Urruzola. Aktoreak: Janire San Sebastian, Anne Maiza, Unai Ormaetxea, Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi. "Euskal kulturaren 'erdigune izaera' aldarrikatu nahi da ikuskizunarekin. Balio pedagokiko handia du, antzerki-lanaren helburua baita Euskal Herriko kulturaren ezagutzan sakontzea. Antzezlana interaktiboa da. Ikusleak bi multzotan banatzen dira: gorriak eta urdinak. Kantxan pilotariek jokatutako tanto bakoitzeko, harmailetako bi taldeei euskal kulturaren inguruko galdera bat egiten zaie. Hortaz, hogeita bi kintzera iristeko, alegia, kulturaren partida irabazteko, ezinbestekoa da herritarrek gutxieneko kultur ezagutza erakustea". Erreboteko plazan, baina euria eginez gero Bear Zana frontoian.
'FutbolisTOK'. Zuhaitz Gurutxaga-ren azken bakarrizketa. Ikuskizun honetan, 'Futbolisto baten Konfidentziak', bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, futbolean, umoregintzan, telebistan, antzerkian edota musika munduan bizitako esperientzia pertsonalak ere izango ditu hizpide, bai eta azken urteetan lehen pertsonan ezagutzea tokatu zaion TOK eritasuna ere. Gai guzti hauetaz umorea ardatz dela jardungo du, noski.
'Euskal preso eta iheslariak etxera' leloarekin elkarretaratzea, hileko azken ostirala izanik.
Evaren alabak taldearen, 'Cromlech' umorezko antzerkia. 15 urtetik gorakoentzat.
Manu Urbieta Illarramendiren erakusketa: 'Amets egarriz, oroimeneko portutik, ur tanta bat'.
'Ez da nire gorputza zure begirada baizik' erakusketa
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
Ziotza pilota eskolaren campusa. Ziotzako pilotariek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 50 euro. Izen-ematea ekainaren 8a bitarte, 606 815000 telefono zenbakian.
LGTBIQA+ kolektiboari keinua erakutsiz Zerkausia koloreztaturik agertuko da.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.