2021/06/25 19:00
Arteola taldearen 'Frontona' kale antzerkia.
Zuzendaritza: Iñaki Urruzola.
Aktoreak: Janire San Sebastian, Anne Maiza, Unai Ormaetxea, Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi.
"Euskal kulturaren 'erdigune izaera' aldarrikatu nahi da ikuskizunarekin. Balio pedagokiko handia du, antzerki-lanaren helburua baita Euskal Herriko kulturaren ezagutzan sakontzea. Antzezlana interaktiboa da. Ikusleak bi multzotan banatzen dira: gorriak eta urdinak. Kantxan pilotariek jokatutako tanto bakoitzeko, harmailetako bi taldeei euskal kulturaren inguruko galdera bat egiten zaie. Hortaz, hogeita bi kintzera iristeko, alegia, kulturaren partida irabazteko, ezinbestekoa da herritarrek gutxieneko kultur ezagutza erakustea".
Erreboteko plazan, baina euria eginez gero Bear Zana frontoian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?