2021/06/25 19:00

Bakarrizketa

Bakarrizketa
Leidor antzokia, Tolosa

'FutbolisTOK'.

Zuhaitz Gurutxaga-ren azken bakarrizketa. Ikuskizun honetan, 'Futbolisto baten Konfidentziak', bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, futbolean, umoregintzan, telebistan, antzerkian edota musika munduan bizitako esperientzia pertsonalak ere izango ditu hizpide, bai eta azken urteetan lehen pertsonan ezagutzea tokatu zaion TOK eritasuna ere. Gai guzti hauetaz umorea ardatz dela jardungo du, noski.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!