18:00. Txupinazoa. 18:15. Buruhandiak auzoko kaleetan. 19:30. Patata tortilla lehiaketa Tolosa CFko plazan. 19:30. Peru DJ. 21:00. Herri afaria (norberak ekarria). 22:00. Peru DJ. 23:00. Nemux karaokea.
18:30. I. Krono Igoera Txulotik Isastira. Lehenik eta behin haurren lasterketa (ur depositoraino) eta ondoren helduena. AKTk antolatuta. 20:00. Kilimak taldearen kontzertua eta gaztaina jatea. Euskal Jaiaren inguruko jarduerak.
Extremadurako plateretan oinarritutako lehiaketa gastronomikoa. 19:30ean epaimahaiari aurkeztu beharko zaio.
Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritsiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertatzea bestetan? Hain zuzen ere, horri buruz mintzatuko da ERTZA konpainiaren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti iritzi subjektiboetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere. Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imajinario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.
Amaia Irazabalen bi mikroantzerki pieza: Inor ez dator eta Eltxoak.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Zizurkilgo eskulan tailerreko ikasleen erakusketa. Urriaren 15a arte ikusgai.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".