2019/10/11 20:30

Dantza emanaldia: 'Janet-en Titia'

Dantza emanaldia: 'Janet-en Titia'
Leidor antzokia, Tolosa

Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritsiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertatzea bestetan?

Hain zuzen ere, horri buruz mintzatuko da ERTZA konpainiaren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti iritzi subjektiboetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.

Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imajinario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!