2019/09/20 - 2019/10/19 17:30
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da.
Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin.
* Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?