10:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak, 2-12 urte bitarte. Eguraldi ona eginez gero, apar festa ere egongo da. 11:00-12:00. Aurpegi pintatzea haurrentzat. 16:00-19:00. Arku tiroa. 19:30. Sagardo dastatzea, pintxoak eta urdaiazpiko moztea. 21:00. San Joan sua ikastola ondoan eta ondoren suziriak.
11:00. Haurren Hiria Zumardiaundian: naturan oinarritutako zientzia esperimentu didaktikoak. Matraka Manotropo. Kontzertu familiarra, birziklatutako musika tresnekin. Mural margotze kolektiboa Beantatuz egitasmoaren barruan. 12:00. Tenis txapelketa Berazubi estadioan. 12:00. Batumore batukada feminista kalez kale ibiliko da. 19:00. Plaza Zaharrean haurrentzako San Joan su txikia piztuko dute, eta Tolosako musika eskolako ikasleen banda ariko da. 19:30. Bertso jaialdia Zerkausian: Jexux Mari Irazu, Miren Amuriza, Haritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix. 19:45. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da, Arrameleko San Joan kaperako bezperetan parte hartzeko. 22:00. San Joan sua piztuko dute Andre Maria plazan, udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri dantza taldeak eta Tolosako Musika Bandak emanaldia eskainiko dute. San Joan zortzikoa jo ondoren, musika banda kalez kale ibiliko da. Ondoren, Tolosako Hodeiertz abesbatzak kantatuko du. 23:30. Kontzertuak Plaza Berrian: Willis Drummond eta Eztanda. 23:30. Dantzaldia Makala & Jimmy Bidaurreta Band taldearekin, Lopez Mendizabal plazan.
11:15. Banakako pilota partidak, udaletxeko karreapean. 12:45. Judo erakustaldia frontoian. 16:30. Binakako pilota partidak frontoian. 18:00. Haurren dantza eta trikiti emanaldia, plazan. Ondoren, haurren dantza-soka. 21:00. Herri afaria, San Joan dantzak eta San Joan sua, eskola atarian.
11:15. Meza nagusia. Amaitzean. Herriko dantzarien saioa. 14:00. Kontseju ostatuan bazkaria.
11:30. Herriko musika ikasleek urte amaierako kontzertua eskainiko dute. 20:00. Afaria Alkizako Guraso Elkarteak antolatuta. 21:00. San Joan sua, hilerri ondoan.
Txupinazoa. 12:30. Meza. Dantzariak. Ondoren, bazkaria Zazpi Bide elkartean, Egaña eta Lizaso bertsolariekin eta trikitilariekin.
12:00. Gipuzkoako sega txapelketa finala. 18:00. XX. zaldi lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren. Herritarren arteko jokoak. Jarraian. Erromeria Elizagoien ahizpekin. 21:30. San Joan sua. Ondoren. XXXII. San Joan dantza eta soka dantza. Jarraian. Erromeria Elizagoien ahizpekin.
12:00. Gora Aniztasuna! kalejira berezia, EH 11 Kolore taldearen eskutik, herriko buruhandi eta txistulariekin. 18:00. Anoetako jaietako neska federatuen pala txapelketako finala, frontoian, Su-Berri pilota elkarteak antolatuta. Ondoren, XXVIII. pala txapelketako finala, Kuku pilota elkarteak antolatuta. 19:30-20:30. Erromeria Gabenara taldearekin. 20:30. Herri afaria plazan. Izen-ematea ekainaren 14ra bitarte zabalik, udaletxean edo liburutegian. 22:15. Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta dantza. Ondoren, kukuaren igoera kanpandorrera, eta erromeria Gabenara taldearekin.
16:00. Plazan bilduko dira, etxez etxe traste zaharrak biltzeko. Ondoren. Txokolate jatea eta puzgarriak. 20:00. San Joan sua. Amaitzean. Afaria izango da tabernan.
19:00. Aurpegiak margotu. 21:00. Irrintzia, sua, dantzariak, algara, zahagi ardoa,...
20:00. Herritarrak plazan bilduko dira, eta kalejiran bisitatuko dituzte Elbarrenako suak. 22:00. Txokolate jatea San Millan eskolako guraso elkartearen eskutik. 22:30. Sua piztuko dute, San Joan dantza dantzatuko dute, eta zizka-mizka batekin amaituko dute festa.
20:00. Herri afaria. Janaria norberak eraman beharko du. 22:00. San Joan sua piztea. 22:05. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
20:30ak aldera afaltzeko elkartuko dira parkean eta, eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo dute. Edariak udalak eta Ernio Guraso Elkarteak jarriko ditu, eta ondoren izango da sua.
20:30. Herri afaria. 21:45. Sua piztea Alurren eskutik. 22:00. Dantza. 23:00. Erromeria Alegiako txarangaren eskutik.
Umeen dantza saioa, sua piztu eta herritarren afari merienda. Barrikotea udalak eskainiko du.
20:30. Afari merienda (bakoitzak ekarri zerbait jateko) 21:30. Txokolate jatea 22:00. Sua piztu 22:15. Dantza eta perkusio afrikarra *Ekarri altzari eta egur zaharrak BOX•Ako parkingera.
Iluntzean. Zahagi ardoa egingo dute, norberak etxetik jakia eramanda. Ondoren. Sua piztuko dute.
Iluntzean. Afaria egingo dute. Norberak eraman beharko du janaria, eta udalak jarriko du edaria. 22:00. Sua piztuko dute, eta herriko 40 bat lagunek dantza egingo dute.
20:30. Afaria, norberak jakiak eramanda; edaria elkartetik hartuko dute. 22:00. Sua piztuko dute.
21:00. Erroizpe kirol elkarteak antolatuta, sardinak erreko dituzte plazan. Ondoren. Sua piztuko dute futbol zelaian eta, Txispiri Guraso Elkartearen eta Erroizpe elkartearen eskutik, haurrek eta helduek suaren inguruan dantza egingo dute.
Zahagi ardoa egingo dute plazan, eta gero sua piztuko dute. Suaren bueltan dantza egingo dute ondoren.
21:00. Afaria 22:30. Sua * Udalak mahaiak eta edaria jarriko ditu, eta janaria norberak eraman beharko du. Suaren inguruan dantza egitera gonbidatu dituzte herritarrak.
21:45. Irurako dantzarien ikuskizuna. 22:00. Sua piztea. Ondoren. Eguzki-Goxo abesbatzaren eta dantzarien emanaldia. Urtero bezala, ardo goxoa eta pastak banatuko dituzte.
Oinkari eta Oinargi dantza taldeek, Eresargi abesbatzak eta herriko trikitilari eta txistulariek emanaldia eskainiko dute suaren inguruan.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Alberto Letamendiren lanak ikusgai, ekaina osoan. Inaugurazioa, ekainaren 7an, 19:0etan.
Azken hilabeteotan haur zizurkildarrek munstroak egin dituzte, motxila ibiltariko misioari jarraituz. Denera 70 familia aritu dira, eta 122 haurrek parte hartu dute guztira.
Antolatzailea: TARGAZKI elkartea. Tolosa Herria 2019 argazki lehiaketaren erakusketa
Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.