2019/06/23 12:00
12:00. Gora Aniztasuna! kalejira berezia, EH 11 Kolore taldearen eskutik, herriko buruhandi eta txistulariekin.
18:00. Anoetako jaietako neska federatuen pala txapelketako finala, frontoian, Su-Berri pilota elkarteak antolatuta. Ondoren, XXVIII. pala txapelketako finala, Kuku pilota elkarteak antolatuta.
19:30-20:30. Erromeria Gabenara taldearekin.
20:30. Herri afaria plazan. Izen-ematea ekainaren 14ra bitarte zabalik, udaletxean edo liburutegian.
22:15. Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta dantza. Ondoren, kukuaren igoera kanpandorrera, eta erromeria Gabenara taldearekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?