2019/06/23 11:00

TOLOSAKO SANJOANAK 2019. San Joan bezpera

TOLOSAKO SANJOANAK 2019. San Joan bezpera
Tolosa

11:00. Haurren Hiria Zumardiaundian: naturan oinarritutako zientzia esperimentu didaktikoak. Matraka Manotropo. Kontzertu familiarra, birziklatutako musika tresnekin. Mural margotze kolektiboa Beantatuz egitasmoaren barruan.

12:00. Tenis txapelketa Berazubi estadioan.

12:00. Batumore batukada feminista kalez kale ibiliko da.

19:00. Plaza Zaharrean haurrentzako San Joan su txikia piztuko dute, eta Tolosako musika eskolako ikasleen banda ariko da.

19:30. Bertso jaialdia Zerkausian: Jexux Mari Irazu, Miren Amuriza, Haritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix.

19:45. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da, Arrameleko San Joan kaperako bezperetan parte hartzeko.

22:00. San Joan sua piztuko dute Andre Maria plazan, udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri dantza taldeak eta Tolosako Musika Bandak emanaldia eskainiko dute. San Joan zortzikoa jo ondoren, musika banda kalez kale ibiliko da. Ondoren, Tolosako Hodeiertz abesbatzak kantatuko du.

23:30. Kontzertuak Plaza Berrian: Willis Drummond eta Eztanda.

23:30. Dantzaldia Makala & Jimmy Bidaurreta Band taldearekin, Lopez Mendizabal plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!