Larunbata, ekainak 1



Amezketako VII. Frontenis Txapelketa

Amezketa

Amezketako VII. Frontenis Txapelketa

09:30

Ekosfera eguna

Tolosa

09:30. Bisita gidatua Elosegi parkean, bertako txori espezieak ezagutuz, Mikel Elosegiren eskutik. Ferialekuko ate nagusian elkartuko dira abiatu aurretik. 11:00. Hitzaldi sorta, kultur etxean, Ekosfera irratsaioko kolaboratzaile eta parte hartzaileen eskutik, ekologiari, kimikari, fisikari, ingurumenari eta kontsumo-antikontsumoari buruz: Izan gaitezen baikor, utz dezagun pesimismoa garai hoberako. Saioak irauten duen bitartean, musika eskolako ikasleek irratsaioko sintoniak interpretatuko dituzte.

Ekosfera eguna

09:30. Bisita gidatua Elosegi parkean, bertako txori espezieak ezagutuz, Mikel Elosegiren eskutik. Ferialekuko ate nagusian elkartuko dira abiatu aurretik.

11:00. Hitzaldi sorta, kultur etxean, Ekosfera irratsaioko kolaboratzaile eta parte hartzaileen eskutik, ekologiari, kimikari, fisikari, ingurumenari eta kontsumo-antikontsumoari buruz: Izan gaitezen baikor, utz dezagun pesimismoa garai hoberako. Saioak irauten duen bitartean, musika eskolako ikasleek irratsaioko sintoniak interpretatuko dituzte.


10:00

V. Manu Muriel Memoriala

Amasa-Villabona

Billabona futbol klubak antolatuta, V. Manu Muriel Memoriala izango da jokoan, Arratzainen. Alebin mailako lehen urteko futbolariek jokatuko dute, guztira, hamahiru talde. 10:00etan hasiko da eta 19:00etan finala izango dela aurreikusten dute. 12:00etan egingo dute lore eskaintza Manu Murielen omenez.

V. Manu Muriel Memoriala

Billabona futbol klubak antolatuta, V. Manu Muriel Memoriala izango da jokoan, Arratzainen. Alebin mailako lehen urteko futbolariek jokatuko dute, guztira, hamahiru talde. 10:00etan hasiko da eta 19:00etan finala izango dela aurreikusten dute. 12:00etan egingo dute lore eskaintza Manu Murielen omenez.


10:00

73. Behar Zana festa

Amasa-Villabona

10:00. VIII. Xake Txapelketa (egoitzan) 10:00. Pilota eskolako haurren txapelketako finalak. 14:00. Pilota eskolako haurren bazkaria, elkartean. 16:30. Pilota jaialdia: 1) Neskak palaz: Maria Hoyos-Xandra Boada / Ane Maiza-Irati Otaegi2) Mutilak zesta-punta: Lertxundi-Andonegi / Goitia-Manzisidor3) Mutilak eskuz binaka: Lizaso-Urbieta / Maiz-Esnaola 20:15. Bazkide afaria. 23:15. Behar Zana danborrada.

73. Behar Zana festa

10:00. VIII. Xake Txapelketa (egoitzan)

10:00. Pilota eskolako haurren txapelketako finalak.

14:00. Pilota eskolako haurren bazkaria, elkartean.

16:30. Pilota jaialdia:
1) Neskak palaz: Maria Hoyos-Xandra Boada / Ane Maiza-Irati Otaegi
2) Mutilak zesta-punta: Lertxundi-Andonegi / Goitia-Manzisidor
3) Mutilak eskuz binaka: Lizaso-Urbieta / Maiz-Esnaola

20:15. Bazkide afaria.

23:15. Behar Zana danborrada.


10:30

Flavio Bánterla: pop mistiko esperientzia

Anandi Yoga Eskola, Tolosa

Musikari italiarra Eramus bekaren bitartez iritsi zen Gipuzkoara, eta Tolosan bizi da gaur egun. Bakarka osatutako lehen estudioko lana du Mystic pop, eta bilaketa estetiko eta pertsonala izan da lana. Meditazio praktiketatik sortutako kantuak izaki, ohiko oholtzez gain, leku sakratuak eta isiltasun espazioak baliatu ditu kontzertuak eskaintzeko. Horrela, Tolosakoa horietako bat izango da: yoga, meditazioa eta musika nahasteko bide bat.

Flavio Bánterla: pop mistiko esperientzia Anandi Yoga Eskola

Musikari italiarra Eramus bekaren bitartez iritsi zen Gipuzkoara, eta Tolosan bizi da gaur egun. Bakarka osatutako lehen estudioko lana du Mystic pop, eta bilaketa estetiko eta pertsonala izan da lana.

Meditazio praktiketatik sortutako kantuak izaki, ohiko oholtzez gain, leku sakratuak eta isiltasun espazioak baliatu ditu kontzertuak eskaintzeko. Horrela, Tolosakoa horietako bat izango da: yoga, meditazioa eta musika nahasteko bide bat.


11:00

Arroparen kolektibizazioa

Ibarra

Ibarrako KZgunera bertarako beharko da, arropa hartzera edo uztera.

Arroparen kolektibizazioa

Ibarrako KZgunera bertarako beharko da, arropa hartzera edo uztera.


11:00

Euskal jaia Ugare auzoan

Ugare auzoa, Zizurkil

11:00. Buruhandiak trikitiaz girotuta. 11:30. Haurrentzako jolasak. 12:00. Txalaparta. 12:30. Halterofilia erakustaldia. 13:30. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 12:00ak baino lehen eraman beharko dira Izarra tabernara. 14:30. Herri bazkaria. 18:00. Euskal dantzen erakustaldia. 18:30. Sagardo dastatzea. 21:30. Bokatak afaltzeko. 23:00. Kontzertua Estarlus taldearen eskutik. Jarraian, disko festa.

Euskal jaia Ugare auzoan Ugare auzoa

11:00. Buruhandiak trikitiaz girotuta.

11:30. Haurrentzako jolasak.

12:00. Txalaparta.

12:30. Halterofilia erakustaldia.

13:30. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 12:00ak baino lehen eraman beharko dira Izarra tabernara.

14:30. Herri bazkaria.

18:00. Euskal dantzen erakustaldia.

18:30. Sagardo dastatzea.

21:30. Bokatak afaltzeko.

23:00. Kontzertua Estarlus taldearen eskutik. Jarraian, disko festa.


11:30

Bisigu eta Sagardoaren festa

Tolosa

11:30-14:30/19:00-21:30. Sagardoak ere baduelako elegantziatik, Tolosaldeko sagardotegietako sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera, Zerkausian. 11:30. Bisita gidatuak: 38 sagardotegi Tolosako Alde Zaharrean. Ondoren, dastatzea. 14:00 eta 21:00. Bisigu menua, Orio estilora, Zerkausian, Katxiña eta Xixario erretegietako parrillariek prestatuta (55 euro).

Bisigu eta Sagardoaren festa

11:30-14:30/19:00-21:30. Sagardoak ere baduelako elegantziatik, Tolosaldeko sagardotegietako sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera, Zerkausian.
11:30. Bisita gidatuak: 38 sagardotegi Tolosako Alde Zaharrean. Ondoren, dastatzea.
14:00 eta 21:00. Bisigu menua, Orio estilora, Zerkausian, Katxiña eta Xixario erretegietako parrillariek prestatuta (55 euro).


12:00

Erromeria eguna

Lizartza

12:00. Dantza emanaldia: - Oinkari dantza taldea (Amasa-Villabona)- Udaberri dantza taldea (Tolosa)- Otsolar dantza taldea (Lizartza) 13:00. Plaza dantzak herritar guztientzat. 14:30. Herri bazkaria eta, ondoren, kantu saioa herriko musikarien eskutik. 18:00. Erromeria: Gari eta Iñaki. 19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea. Sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Goikoetxea (Lizartza), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Rufino (Hernani), Zabala (Aduna), Alberro (Hernani) eta Bereziartua (Astigarraga).

Erromeria eguna

12:00. Dantza emanaldia:
- Oinkari dantza taldea (Amasa-Villabona)
- Udaberri dantza taldea (Tolosa)
- Otsolar dantza taldea (Lizartza)

13:00. Plaza dantzak herritar guztientzat.

14:30. Herri bazkaria eta, ondoren, kantu saioa herriko musikarien eskutik.

18:00. Erromeria: Gari eta Iñaki.

19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea. Sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Goikoetxea (Lizartza), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Rufino (Hernani), Zabala (Aduna), Alberro (Hernani) eta Bereziartua (Astigarraga).


12:00

Lauburu eguna

Ibarra

12:00. Kadeteen partida. 13:30-14:30. Kalejira. 14:30. Bazkaria plazan. 19:00. Kadeteen partida.

Lauburu eguna

12:00. Kadeteen partida.

13:30-14:30. Kalejira.

14:30. Bazkaria plazan.

19:00. Kadeteen partida.


12:00

Senidetze eguna: Segundo Montes-Aiztondo

Amasa-Villabona

Segundo Montes / Meanguera - Aiztondo bailarako senidetze eguna. 12:00. Harrera instituzionala Amasa-Villabonako udaletxean. 13:00. Herritarren ongietorria Berdura plazan. 14:00. Herri bazkaria Berdura plazan.

Senidetze eguna: Segundo Montes-Aiztondo

Segundo Montes / Meanguera - Aiztondo bailarako senidetze eguna.

12:00. Harrera instituzionala Amasa-Villabonako udaletxean.

13:00. Herritarren ongietorria Berdura plazan.

14:00. Herri bazkaria Berdura plazan.


12:00

Sormenetik: Garbiñe Ubeda

TAKen egoitzan, Zerkausi azpian, Tolosa

2019ko lehenengo saioa egingo du larunbatean, Sormenetik egitasmoak, Oria ibaiaren bazterrean. Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarra izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du Yurre Ugarteren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. Honetaz gain, Ione Gorostarzuren poesia errezitaldia ere izango da, Hodei Yañez biolin jotzailearen musikarekin batera.

Sormenetik: Garbiñe Ubeda TAKen egoitzan, Zerkausi azpian

2019ko lehenengo saioa egingo du larunbatean, Sormenetik egitasmoak, Oria ibaiaren bazterrean. Garbiñe Ubeda kazetari eta idazle tolosarra izango da protagonista eta bere ibilbidearen errepasoa egingo du Yurre Ugarteren galderei erantzunez. Saioa 12:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. Honetaz gain, Ione Gorostarzuren poesia errezitaldia ere izango da, Hodei Yañez biolin jotzailearen musikarekin batera.


17:00

Altzo eta Azkoitia, nro baino nor, Herriartekoan

Altzo

Altzok eta Azkoitiak Herriarteko Pilota Txapelketako final-laurdenen joaneko partidak jokatuko dituzte, Altzo Muinoko frontoian.

Altzo eta Azkoitia, nro baino nor, Herriartekoan

Altzok eta Azkoitiak Herriarteko Pilota Txapelketako final-laurdenen joaneko partidak jokatuko dituzte, Altzo Muinoko frontoian.


19:30

Alaitz Artolaren piano kontzertua

Amezketa

Herritarren aurrean emanaldia eskainiko du, kultur etxean.

Alaitz Artolaren piano kontzertua

Herritarren aurrean emanaldia eskainiko du, kultur etxean.


21:00

III. Bertso afaria Ugarten

Amuarrin elkartea, Amezketa

Unai Mendizabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maialen eta Lorea Senperena trikitilariek ere girotuko dute hitzordua.

III. Bertso afaria Ugarten Amuarrin elkartea

Unai Mendizabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maialen eta Lorea Senperena trikitilariek ere girotuko dute hitzordua.



10:00
19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland' Topic

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.

 

Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa.

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00



10:00
20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

Erakusketa: Udane Juaristi Kaori faktoria

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.



17:30
20:30

Erakusketa: Kostako bidetik

Aranburu jauregia, Tolosa

Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.

Erakusketa: Kostako bidetik Aranburu jauregia

Zigor Garcia artista plastikoaren lanekin osatutako erakusketa, arte garaikidearen hizkuntza baliatuz.

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.



17:30
20:30

Erakusketa: 'Jorge Malcorra, lanak'

Aranburu jauregia, Tolosa

Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.

Erakusketa: 'Jorge Malcorra, lanak' Aranburu jauregia

Hainbat esparrutan aritzen da diseinatzaile moduan, eta orain bere pintura lanak erakutsiko ditu Aranburun.



Fernando Rojoren argazki erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.

Fernando Rojoren argazki erakusketa Erretirodunen taberna

Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.


10:00
19:00

Erakusketa: Blok arte eskola

Topic, Tolosa

BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.

Erakusketa: Blok arte eskola Topic

BLOK Arte Eskolako ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanen aukeraketa batekin erakusketa prestatu dute, Topic zentorko Anbiguan.