Asteartea, urriak 16



17:00

Ipuin kontaketa

Liburutegia, Alegia

Ines Bengoak eskainiko du saioa.

Ipuin kontaketa Liburutegia

Ines Bengoak eskainiko du saioa.


18:00

Hitzaldia

Orixe. Gorosabeleko liburutegia, Tolosa

Nerabezaroan gurasoek dituzten beldurrak: droga kontsumoa, lagunartea...  Hizlaria: Izar Arregi psikologoa.

Hitzaldia Orixe. Gorosabeleko liburutegia

Nerabezaroan gurasoek dituzten beldurrak: droga kontsumoa, lagunartea... 

Hizlaria: Izar Arregi psikologoa.


19:00

Pobreziaren Aurkako Jardunaldiak

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Migrazio eta pobreziari buruzko hitzaldia, Zutani elkarteak antolatuta. Hizlaria: Gorka Moreno, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria.

Pobreziaren Aurkako Jardunaldiak Tolosako kultur etxea

Migrazio eta pobreziari buruzko hitzaldia, Zutani elkarteak antolatuta.

Hizlaria: Gorka Moreno, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria.


20:00

Groenlandia; inuiten lurraldea, jardunaldiak

Tolosako kultur etxea, Tolosa

"Viaje a la tierra de los Inuits" izenpean, Francesc Bailón antropologoak, inuiten gaurko bizimoduaren azalpenak emango ditu, aukera paregabea bertako errealitatea ezagutzeko. Orain dela 30 urte Tolosaldeko lagun talde batek Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen. Dina Bilbao, Josu Iztueta, Angel Ortiz, Txiki Plazas eta Nekane Urkiak, "Groenlandia 88" izenpean, 34 egun bizi zituzten helburua bete arte. Espedizioaren urteurrena izanda, Groenlandiako eta Inuiten egoera ezagutzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Antxon Bandres Bidaiariaren Txokoak, Tolosako Udalak, Zumardia elkarteak eta Alpino Uzturre elkarteak.

Groenlandia; inuiten lurraldea, jardunaldiak Tolosako kultur etxea

"Viaje a la tierra de los Inuits" izenpean, Francesc Bailón antropologoak, inuiten gaurko bizimoduaren azalpenak emango ditu, aukera paregabea bertako errealitatea ezagutzeko.

Orain dela 30 urte Tolosaldeko lagun talde batek Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen. Dina Bilbao, Josu Iztueta, Angel Ortiz, Txiki Plazas eta Nekane Urkiak, "Groenlandia 88" izenpean, 34 egun bizi zituzten helburua bete arte.

Espedizioaren urteurrena izanda, Groenlandiako eta Inuiten egoera ezagutzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Antxon Bandres Bidaiariaren Txokoak, Tolosako Udalak, Zumardia elkarteak eta Alpino Uzturre elkarteak.


20:00

Larrondorako auzolana antolatzeko bilera deialdia

Kultur Etxea, Amezketa

Larrondorako auzolana antolatzeko bilera deialdia egin udalak.

Larrondorako auzolana antolatzeko bilera deialdia Kultur Etxea

Larrondorako auzolana antolatzeko bilera deialdia egin udalak.


20:30

Oreina, filma

Leidor antzokia, Tolosa

Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Ikuslearen eguna. Koldo Almandoz bertan izango da. Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.

Oreina, filma Leidor antzokia

Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin. Ikuslearen eguna.

Koldo Almandoz bertan izango da.

Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.



7 bekatu nagusiak. Anne Broitman

Aranburu jauregia, Tolosa

Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman. 

7 bekatu nagusiak. Anne Broitman Aranburu jauregia

Biarritzen bizi den artista da Anne Broitman. Ia hogei urte daramatza erakusketetan bere lanak aurkezten, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu izan du. Arte galeria ere ireki zuen, Galerie Anne Broitman. 



10:00
19:00

Txotxongilo animatuak

Topic, Tolosa

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da.  Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.

Txotxongilo animatuak Topic

Txotxongilo animatuak erakusketa. Lourdes Villagomez eta Coke Rioboo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. 

Txotxongilo animatuak erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo.