Koldo Almandozek 'Oreina' aurkeztuko du bihar, Tolosan

Iker Larrañaga 2018ko urriaren 15a

Koldo Almandoz Oreina aurkeztera etorriko da. ATARIA

Bihar Koldo Almandozen Oreina filma eskainiko da 20:30ean, Leidorren.

Tolosako Udalaren zine programazioaren barruan Oreina filma eskainiko da. Zuzendariak berak aurkeztuko du filma eta amaitu ostean, egilearen eta ikusleen arteko solasaldia egongo da. Aipatzekoa da Kup Abesbatza tolosarra agertzen dela filmean, Leidorren grabatutako eszena batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!