2018/10/16 20:00

Groenlandia; inuiten lurraldea, jardunaldiak

Groenlandia; inuiten lurraldea, jardunaldiak
Tolosako kultur etxea, Tolosa

"Viaje a la tierra de los Inuits" izenpean, Francesc Bailón antropologoak, inuiten gaurko bizimoduaren azalpenak emango ditu, aukera paregabea bertako errealitatea ezagutzeko.

Orain dela 30 urte Tolosaldeko lagun talde batek Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen. Dina Bilbao, Josu Iztueta, Angel Ortiz, Txiki Plazas eta Nekane Urkiak, "Groenlandia 88" izenpean, 34 egun bizi zituzten helburua bete arte.

Espedizioaren urteurrena izanda, Groenlandiako eta Inuiten egoera ezagutzeko bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Antxon Bandres Bidaiariaren Txokoak, Tolosako Udalak, Zumardia elkarteak eta Alpino Uzturre elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!