Banatu dituzte saskiak

Ataria 2024ko martxoaren 23a

Adunako Korrika Batzordeak herriko produktuekin osatutako 3 saski zozkatu ditu.

Korrika Batzordea pozik azaldu da Korrikaren harira antolatutako zozketak izandako parte hartzearekin, eta eskerrak eman dizkie saskirako produktuak eman dituztenei, zenbakiak saltzen lagundu dutenei eta baita boletoak erosi dituztenei ere. Ainhoa Arruti, Joxe Mari Sarasola eta Egoitz Aburuza izan dira saridunak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!