Adunako herria Euskaraldian parte hartzeko prest

Ataria 2020ko urriaren 30a

Adunako hainbat elkartek eman dute izena Euskaraldian, entitate edo talde bezala. Adunarrek, orain, norbanako bezala izena emateko aukera dute, www.euskaraldia.eus webgunean, udaletxean edo liburutegian.

Besteak beste, Aburuza sagardotegiak, Adunako herri eskolak, Adunako Udalak, Basopeta guraso elkarteak, Txulobi elkarteak, Txulobi pilota eskolak, Uztartza tabernak eta Zabala sagardotegiak eman dute izena dagoeneko Euskaraldian.

Herritarrak animatu dituzte norbanako bezala parte hartu dezaten azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozial honetan. Izen emateak www.euskaraldia.eus helbidean, Adunako udaletxean edo Adunako udal liburutegian egin daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!