Ataria TB

Kanturako koreografia prest

Ataria 2026ko apirilaren 24a

Eskola Txikien Festarako 'Mendigain gainean hegan' kantua sortu dute. Bukalai dantza taldeko irakasleen laguntzaz kanturako koreografia sortu dute ikasleek.

Hitzak

Hiru miru dirudigu
zeruz zeru zoro eran
Hiru miru dirudigu
Mendigain gainean hegan

Itxi begiak, zabal besoak
zer ikusten da han goitik
gure lagunen babes goxoak 
hegarazten gaitu pozik.

Euri tantak zenbatzen eta
hodeien ertzak marrazten
ametsak ureztatzen eta
ezinezkoak ikasten.

Gure eskolako horma zaharrek
hitz egin ahalko balute
lehen lapurtzen zituzten hitzek
garena egiten gaituzte.

Nola eginez ikasten dugun
ibilian ibilian
gauza handiak egiten dira
gure eskola txikian

Hiru miru dirudigu
zeruz zeru zoro eran
Hiru miru dirudigu
Mendigain gainean hegan (BIS)
geroa sortzen da orain.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!