Ataria TB

Bukalai dantza taldea, herritarren aurrean Elbarrenako jaietan

Ataria 2025eko irailaren 8a

Herriko dantzarien emanaldira jende ugari elkartu da gaur arratsaldean. 20:00etan bertsolarien txanda izango da. Biharkoa izango da jaien azken eguna, eta protagonistak erretirodunak izango dira.

Biharko egitaraua:
    • Jubilatuen eguna
  • 11:00. Puzgarriak.
  • 13:00. Jubilatuen jolasak Elizpe jubilatu elkartearen eskutik.
  • 14:30. Jubilatu bazkaria.
  • Ondoren. Jubilatuen dantzaldia.
  • 18:00. IX. Patata tortilla lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!