Zizurkilgo Herri Memoria taldeak hemendik aurrera ekitaldi bateratu bat antolatuko du urtean behin, otsaila-martxoa inguruan eta estatuaren biolentziak sortutako min guztiei egingo die aitortza. Hegitik Egiara izena jarri diote ekitaldiari eta, aurten, otsailaren 22an egingo dute herri memoriaren gune bezala izendatu duten Urkamendi mendian. Ekitaldi nagusi hori osatzeko egitarau zabalagoa osatu dutela adierazi du Mikel Egibar Herri Memoria taldeko kideak.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!