Letren errepublika

Liburutegien egunaren ospakizunak Plazida Otañon

Jon Miranda Labaien 2022ko urriaren 25a

Liburutegien Egunaren harira hainbat ekimena antolatu dituzte Plazida Otaño liburutegien. Besteak beste, 'Infinitua ihi batean' liburuaren irakurketa jarraitua egin zuten larunbatean.

Liburutegien Egunaren harira, Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak hainbat ekimen antolatu ditu. Gaztetxoentzat Plazidaren inguruko mozorro jolasa egin dute aurreko aste osoan zehar eta larunbatean, itzultzaileen lanari aitortza egiteko asmoz, Fernando Rey gonbidatu zuten liburutegira.

Itzultzaile nafarrarekin solasalditxo bat eduki eta hark itzulitako eta Irene Vallejok idatzitako Infinitua ihi batean liburuaren irakurketa jarraitua egin zuten Loatzo musika eskolako musikarien laguntzaz. 16 lagunek hartu zuten parte.

Erlazionatuak

#04. 02 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022 urr 25 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!