Amalurra saioan, batetik, Mikel Ormazabal izan dugu gonbidatu moduan. Zizurkilgo Andatza-Ezkeltzu Bizirik Elkarteko kidea da, eta Ezkeltzu inguruan parke eolikoa jartzeko proiektuaren aurka hitz egin du. Bestetik, Martin Mantxo Aplaneta.org webguneko kideak Egipton egitekoa den Klimaren Inguruko Goi Bilerari buruz hitz egin du. Horrez gain, Mantxok maputxe emakumeak izaten ari diren errepresioa eta AHTa izan ditu hizpide.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?