Irratia

Amalurra

Ekologia jarriko dugu erdigunean: energia, klima aldaketa, zor ekologikoa, kutsadura, nekazaritza ekologikoa, natura...
-- Tolosaldeko Ataria --
5 atal entzuteko
Sabino Ormazabal gogoan
2026/11/10

Gaurko Amalurra saioan, Aplaneta.org webguneko Martin Mantxok abuztuan hil zen Sabino Ormazabal izan du gogoan. 

62 min
Sarbil, Auditz Akular, EH Bizirik, eta Limoges
2026/11/04

Gaurko Amalurra saioan, Aplaneta.org webguneko Martin Mantxok, besteak beste, Sarbilen makroproiektuaren gelditzeari buruz aritu da, Donostian mehatxupean dagoen Auditz Akularean egindako ikerketaren eta bekaren inguruan hitz egin du, EH Bizirik sareak antolatutako hitzaldi bira aurkezt du, eta Limogesen izandako atxiloketaz ere ariko da.

62 min
Hidrogenoa eta ura
2026/10/28

Gaurko Amalurra saioan, Aplaneta.org webguneko Martin Mantxok Aralarren hidrogenoa aurkitzeko proiektuak, Uraren Aldeko VII. Gailurra, eta Arizonako (AEB) harresiaren aurkako okupazioa izan ditu hizpide.

70 min
AHTa eta etxebizitza, eta Lurpea Garbi elkartea
2026/10/21

Gaurko Amalurra saioan, Aplaneta.org webguneko Martin Mantxok AHTa eta etxebizitza gaia landu du Nafarroa AHT Gelditu! Elkartearekin, eta eskualdeko Lurpea Garbi taldeko kideekin ere hitz egin du.

48 min
Amasamendi Bizirik eta Tolosa Argituz
2026/10/14

Ikasturteko lehen Amalurra saioan, Aplaneta.org webguneko Martin Mantxok Amasamendi Bizirik-eko Amagoia Eskuderorekin hitz egin du, Tolosa Argituz energia komunitateaz aritu da, Aitor Garmendiaren hitzak bildu ditu, eta Haizea Etxeberria Isasarekin Lezoko terminalaren ingurumen-inpaktuari buruz jardun du.

56 min
.2..