'Liburutegiak pandemiari aurre eginez' jardunaldietan Aiztondoko esperientziaz arituko dira

Ataria 2020ko urriaren 22a

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko Arantxa Zabala liburuzainak gaur emango du hemengo esperientziaren berri Donostian, Liburutegien Nazioarteko Egunarekin lotuta antolatu duten jardunaldian.

 

Larunbata, urriaren 24a, Liburutegien Nazioarteko Eguna da eta horri lotuta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Tabakalera, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostia Kulturak, elkarlanean. Urriaren 21, 22 eta 25ean liburutegi publikoetan COVID-19aren eragina aztertuko da hitzaldi, mahai inguru, liburu aurkezpen eta film baten proiekzioekin.

Gaur, Donostia, Eibar eta Oñatiko liburutegietako arduradunekin batera arituko da Plazida Otaño liburutegiko Arantxa Zabala. Ataria irratiko Letren Errepublika saioan azaldu bezala, goizez, Galizia, Bartzelona eta Madrilgo liburutegietako arduradunek hartu dute parte eta arratsaldean arituko dira Gipuzkoako liburutegietako profesionalak. Esperientziak eta ezagutzak partekatuko dituzte COVID-19k sortutako egoeraren aurrean. Nola aldatu du pandemiak liburutegietako lana? Nola birmoldatu behar izan dira herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak? Guzti horri buruz hitz egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!