Koronabirusa

Aurten ez da Maiatza Saltsan ekimena egingo

Ataria 2020ko maiatzaren 10a

Osasun krisi honen egoerak baldintzatuta, Zizurkilen ez da aurten kultur hilabete nagusia izan ohi den Maiatza Saltsan egingo. Herria ezagutzeko gonbita egin zute horretarako prestatu diren ibilbideak erabilita. 

“Mugarrien inguruan ardaztuta genuen aurtengoa, nolabait, herria ezagutzeko gonbita zen mugarriak aitzakia hartuta. Horren barnean, ibilaldi antzeztua eta mugarrien mendi ibilbidea lantzen ari ginen kultura batzordetik, besteak beste”, azaldu du Maite Amenabar kultura zinegotziak. Noski, ekimen nagusi horiez gain, beste hainbat prest zituen kultur batzordeak hilabetean zehar egiteko.

Herria ezagutzeko gonbita

Ekitaldi handirik egin ezin den garaiotan, herria ezagutzeko gonbita egiten du Zizurkilgo Udalak. “Hernandorena kultur elkarteak hainbat ibilbide proposamen egin ditu, herriko mugetatik atera gabeko bi ibilbide aurkeztu genituen joan den astean eta oraingoan beste bi jarriko ditugu eskura. Oraingoen hasiera puntua Pello Mari Otaño plazan da eta aurrekoak baino luzexeagoak dira. Egunotan, gure herritik ateratzeko dugun muga Zizurkil hobeto ezagutzeko aukera izan dadila. Badakigu, jende asko ari dela herriko txokoak deskubritzen eta gonbidapen hori egin nahi genuke”, azaldu du Amenabarrek.

Beste bi ibilbide hauek jarri ditu aukeran Hernandorena kultur elkarteak: Irizibarko karobia eta Atxulondoko bira.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!