Koronabirusa

Zizurkilgo mugarriak ikusgai

Ataria 2020ko maiatzaren 11

Aurtengo Maiatza Saltsan mugarrien bueltan egitekoa zen, Hernandorena kultura elkarteak hala proposatuta. Ezin izan denez egin, Zizurkilgo Udalak Hernandorena kultura elkarteari eskatu dio ea bere asmoa bideo txiki batean jartzerik bazuen, sareetan zizurkildarren artean zabaltzeko. Hau da emaitza.

Hernandorena kultur elkarteak herriko mugarriei buruz prestatutako bideoa da, ume, gazte zein helduek ikusteko egokia.

Zizurkilgo Udalak, beste behin ere, eskerrak eman dizkio Hernandorena kultur elkarteari, horrelako "lan bikaina" herritarren eskura jartzeagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!