Elbarrenako jaiak 2017

Gazteen eguna, asteburuari ekiteko

Ataria 2017ko irailaren 8a

Zizurkildarrek indarrez ekin diote asteburuari; gazte eguna dute gaur eta bazkaria egin dute Joxe Arregi plazan.

Goizean, jokoak egin dituzte haurrentzat, eta berrerabilitako trasteekin jolasak egin dituzte. Gazteek atseden hartzeko denbora izan dute gaurko egunari aurre egiteko; poteoa egin dute eguerdian eta ondoren, bazkaria egin dute. 80 pertsona inguru elkartu dira, eta azken urteetako arrakastatsuena izan da. Ondoren, Erein laukotearen doinu goxoak entzuteko aukera izango dute. 

Arratsaldean, haur jolasak eta haur tailerrak egingo dituzte Aurrera plazan; gazteek, berriz, kalejira egingo dute Elektrotxufla elektrotxarangarekin.

Gauean, afaria egingo dute eta suzko zezena ere izango da; eguna amaitzeko, EH Sukarra eta Bad Sound System taldeen kontzertuak izango dira.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!