Elbarrenako jaiak 2017

Melokotoia iristeko zain

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 4a, 13:49

Zizurkilgo Elbarrenako festak izango dira irailaren 5etik 10era. Aurten, Danena Kirol Elkarteko kideek botako dute txupinazoa. Ikusi hemen egitaraua:

Irailak 5, asteartea

19:00. Zizurkilgo X. Kros Mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.

20:00. Barrikotea.

 

Irailak 6, asteazkena

19:00. Danborrada herrikoia Jun da jo txarangak lagundurik.

19:15. Haurrek egindako buruhandien kalejira.

20:00. Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Danena kirol elkarteari omenaldia. Beraiek botako dute txupinazoa. Ondoren, buruhandiak.

20:20. Danborrada.

21:30. Herri afaria. Ondoren, txaranga.

02:00. Karoakea.

 

Irailak 7, osteguna

12:00. Apar festa eta ur jolasak.

16:00. Ginkana.

18:00. Zoozoom ikuskizuna, Markeliñe antzerki taldearen eskutik.

Ondoren. Buruhandiak.

20:00. Patata tortila lehiaketa.

22:00. Bertso saioa: Amaia Agirre, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Ondoren. Maria Lasa eta Irati Irurzun trikitilari bikotea.

Irailak 8, ostirala

02:11. Gazte jolasak.

10:30. Jokulandia: puzgarriak eta berrerabilitako trasteekin jolasak.

12:58. Triki poteoa.

14:02. Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan.

Ondoren. Kantaldia Erein taldearekin.

17:30. Haur jolasak eta haur tailerrak Aurrera plazan.

Ondoren. Txokolatada eta buruhandiak Joxe Arregi plazan.

18:03. Elektrotxufla elektrotxaranga.

21:18. Gazte bokata-afaria.

23:00. Suzko zezena.

23:32. Kontzertuak: EH Sukarra eta Bad Sound System.

 

Irailak 9, larunbata

11:00. Atxulondoko giltzaren bila (haurrek erdi-aroko mozorroarekin etorri beharko dute).

Ondoren. Mozorro show-aren prestaketa (bazkal ondoren egingo duten dantza eta kantu show-a prestatuko dute).

14:00. Herri bazkaria.

Ondoren. Postre lehiaketa eta bingoa.

18:00. Haurren mozorro show-a.

19:00. Goitibera jaitsiera, Fraisoroko aldapan behera.

20:00-21:30. Dantzaldia Laket taldearekin.

23:30. Laket taldearen dantzaldiak jarraituko du.

Ondoren. Mozorro lehiaketa.

Ondoren. DJ Gatxet eta DZ.

 

Irailak 10, igandea

08:00. Diana.

11:00. Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00. Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.

13:30. Jubilatuen jokoak.

14:30. Jubilatu bazkaria plazan.

16:00. IX. Joxe Arregi mus txapelketa.

16:30. Erraldoi eta Buruhandi konpartsa: Añorga, Villabona, Usurbil eta Zizurkilgo erraldoiekin, Ugareko parketik aterata.

21:00. Bocabeats umore-beatBox ikuskizuna.

22:15. Melokotoiaren hileta eta lur-ematea.

Ondoren. Melokotoi sariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!