Apar festa txikien gozamenerako

Ataria 2017ko irailaren 7a

Elbarrenako festen barruan, gaur goizean apar festa eta ur jolasak izan dituzte herriko txikienek.

Atzo lehertu zuten herriko jaietako suziria eta zortekoak dira Zizurkilgo gazteak, gainerako herrietan ez bezala beranduago hasiko baitute ikasturtea. Inguruko herrietakoek eskolako lehen eguna izan duten bitartean, zizurkildarrek jolasean pasa dute goiza. Gaurko egitaraua patata tortilla lehiaketarekin, bertso saioarekin eta trikitilariekin amaituko da.

Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!