Egurdian bota dute Zizurkilgo jaietako txupinazoa. Goizean, baserriz baserri ibili dira oilaskoak biltzen eta 14ak aldera ailegatu dira plazara. Hernandorena kultur elkarteko kideek bota dute txupinazoa eta euskaraz "izateko" deia egin diete bertaratutakoei: "Ez ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena".
Eraso sexisten aurkako protokoloa onartu zuten uztailean Zizurkilen, eta egitasmo horri begira, eraso sexisten aurkako argazkia atera dute plazan.
Gero, oilaskoak biltzen aritu direnek dantza soka egin dute. Desafioa, axeri dantza eta agurra dantzatu dituzte, eta amaieran, fandangoa eta arin arina dantzatu dute herritarrekin batera.
Arratsaldean, Zizurkilgo XIII. Trikiti txapelketa jokatuko dute eta herri afaria ere izango dute. Egunaren amaieran, Zesuma taldearekin erromeria egingo dute.
Ikusi hemen egitaraua.