Zizurkil Goiko Amabirjinak 2017

Zizurkil Goiko Ama Birjin jaietako egitaraua

Ataria 2017ko abu. 3a, 14:15

AMA BIRJINAK

ABUZTUAK 12, LARUNBATA

06:30. Oilasko biltzea baserrietan, jaiei hasiera emateko; parte hartzeko, nahitaezkoa izango da blusa eta txapela (gizonek) eta baserritar jantzia (emakumeek).

13:30. Suziria.

Jarraian. Oilasko biltzaileen dantzaldia.

18:00. Zizurkilgo XIII. Trikiti txapelketa.

21:00. Herri afaria plazan.

Ondoren. Zesuma taldearekin erromeria.



ABUZTUAK 13, IGANDEA

BASERRITARREN eguna

11:00. Erretirodunen hamaiketakoa, Iriarte jatetxean.

12:30. Herri kirol erakustaldia, hirunakako bi talde elkarren aurka: Alazne Etxaburua-Unai Otaegi-Joseba Otaegi/Leire Astiazaran-Aitor Urteaga-Jon Irazu.

18:00. Idi probak Plazaberrin.

Tartean. Haurrentzako jolasak, begirale eskolako kideen eskutik.

Ondoren. Sagardo dastaketa eta elkartasun pintxoak, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilariek alaiturik.

23:00. Bertso saioa: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

Ondoren. Obaneuke taldearekin erromeria goizaldera arte.



ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

UMEEN EGUNA

11:45. Kroserako izen ematea.

12:00. Krosa.

12:30. Buruhandiak. 

Ondoren. Jolasak.

14:00. Bazkaria herriko umeentzat.

15:00-19:00. Puzgarriak, pedalezko ibilgailuak eta jolasak.

16:00. XXVIII. Mus txapelketa, zentroan.

18:00. Ttipika taldearekin, dantzaldi gidatua frontoi irekian.

22:30. Zimiterioko XV. Pilota txapelketako finalak.

Gauerdian. Gozategi taldea.

Ondoren. DJ Bull, goizaldera arte.



ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

AMA BIRJIN EGUNA

11:30. Arraza libreko Gipuzkoako III. Artzain Txakur txapelketa, Lartingo zelaian.

12:00. Meza nagusia.

17:30. Herritarren arteko herri kirol desafioa, Lartingo zelaian.

18:00. Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa.

19:00. Falcons de Villafrancako (Katalunia) giza dorreen ikuskizuna.

Bitartean. Presoen eskubideen aldeko ardo dastaketa, plazan: Ondalan, Baigorri eta Ostatu Arabar Errioxako ardoak, eta Lezaun ardo ekologiko nafarra.

21:00. Oilasko afaria.

Ondoren. Trakets taldearekin gau pasa goizaldera arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!