«Hemen enfrentamendua egon zen eta hori aztertzea interesatzen zait»

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Iruñeako da, 23 urte ditu eta Historia ikasketak burutzen ditu. Aurretik Aranzadirekin lan egin izan du beste zenbat aztarnategitan.

Zergatik erabaki duzu auzolandegietan parte hartzea?

Gasteizen ikasten dut eta azken urtean nagoenez, etorkizunari begira esperientzia biltzea da nire asmoa.

Interesatzen zaizu gaia?

Gerra zibilaren inguruko interes handia dut. Nafarroan memoria historikoa berreskuratzeko talde bateko kide naiz. Han soilik errepresioa ezagutu genuen eta hemen enfrentamendua egon zen. Nire ezagupenak zabaltzeko asmoz etorri naiz.

Zertan jarriko duzu zuk arreta?

Hemen borrokatu zutenetako asko nafarrak izan ziren eta errepresaliatuekin batera, kolpisten alde egin zutenen ibilbidea ere ezagutu behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!