«Aurretik parte hartu zuten lagun baten bidez jakin nuen auzolandegi horren berri»

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Madrildik lehen aldiz iritsi da Euskal Herrira, 19 urte dituen Arkeologia ikaslea.

Nola eman duzu izena auzolandegi hauetan?

Aurrez parte hartu zuen lagun baten bitartez jakin nuen auzolandegiaren berri. Parte hartzeko gomendioa luzatu zigun.

Balio al dizu zure ikasketetan sakontzeko?

Bai, unibertsitateko kanpo praktiketarako eskatzen dizkidate gisa honetako indusketak.

Gai honetan espezializatu nahiko zenuke?

Historiaurrea eta bereziki Paleolitiko garaiak arreta handia ematen dit, baina badut interesa garaiko historian eta bereziki Gerra Zibilean.

Zer iruditu zaizu Euskal Herria?

Ez dut asko ezagutu oraingoz, baina paisaia izugarri politak ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!