Joana Mendez LAB sindikatuko ordezkariak familiari, lagunei eta lankideei elkartasuna erakutsi nahi izan die. Lan istripuen aurrean neurriak hartu behar direla aldarrikatu du, eta gogoratu du, aste honetan bertan, lau langile gehiago hil direla.
Tolosar gaztea duela hiru urte hil zen lan istripuz, Gasteizen. Bost enpresako langilea zen, eta LABek deituta elkarretaratzea egin dute Asteasun. Astelehenean, Arabako hiriburuan, enpresaren eta familiaren arteko epaiketa hasiko da.
Joana Mendez LAB sindikatuko ordezkariak familiari, lagunei eta lankideei elkartasuna erakutsi nahi izan die. Lan istripuen aurrean neurriak hartu behar direla aldarrikatu du, eta gogoratu du, aste honetan bertan, lau langile gehiago hil direla.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?