Eskerrik asko, zuek zarete euskara!

Ataria 2026ko martxoaren 31

ATARIAk Korrika Marrazki Sariketa antolatu du beste behin, eta baditu irabazleak: Iaret Goikoetxea Ruiz eta Oier Bikuña Errondosoro. Zorionak!

ATARIAk Korrika Marrazki Sariketan jasotako erantzun beroa eskertu nahi du. 130 lan jaso ditugu, eta ez dugu hitzik gazteek erakutsitako maila, gogoa eta konpromisoa eskertzeko. Zorionak guztioi!

Iaret Goikoetxea Ruiz eta Oier Bikuña Errondosoro izan dira zozketa bidez irabazle suertatu direnak. Elkar dendan erabiltzeko 150 euroko erosketa bonu bana jasoko dute. ATARIA jarriko da irabazleekin harremanetan, sariaren inguruko azalpenak emateko. 

ATARIAk gazteenen sormena landu nahi izan du sariketa honekin, beti ere, euskara ardatz hartuta. Jasotako marrazki bakoitzak istorio bat kontatu du, eta argi geratu da gure gazteek munduari begiratzeko modu berezi eta aberatsa dutela. Gainera, erakutsi dute euskara ez dela bakarrik hitz egiteko hizkuntza bat; sentitzeko, marrazteko eta amesteko tresna bizia ere bada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!