Zuzenean

Korrikaren amaierako saioa

Ataria 2026ko martxoaren 29a

Atharratzen (Zuberoa) 24. Korrikaren hasieran egin zuten moduan, euskarazko hainbat komunikabide telebista saio bateratua egiten ari dira Bilbon, Korrikaren amaieran. 

Telebista set bat jarri dute udaletxearen aurrean, eta handik zuzenean ari dira. Aurkezle lanetan Ilaski Serrano eta Ekhiñe Atorrasagasti ariko dira. 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da emankizun berezi hori. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!