Ataria TB

Maitasun eskutitzak egin du lehen bidaia Tolosaldean

Ataria 2026ko martxoaren 24a

24. Korrika heldu da eskualdera. Hego-ekialdetik sartu da Tolosaldean, Lizartzatik barrena. Nafarroa atzean utzi, eta orduan zapaldu du Gipuzkoa lehen aldiz. Adunatik atera denean «laster arte» esan dio eskualdeak, larunbatean berriro igaroko baita hemendik.

Lizartzatik igaro ondoren, Leaburu-Txarama, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Amasa-Villabona, Zizurkil eta Aduna gurutzatu ditu. Tolosan eta Amasa-Villabonan, adibidez, sekulako giroa izan dute, eta parte hartzaileek txarangen eta txistularien laguntza izan dute zenbait unetan. Eskualdeko milaka euskaltzalek egin dute bat euskararen aldeko ekimen erraldoiarekin, eta zortedun batzuek martxoaren 29an Bilbora helduko den lekukoa eraman dute eskuan, hunkituta eta pozez zoratzen.

Egun horretan irakurriko dute mezua Bizkaiko hiriburuan, baina aurrez, bigarren aldiz igaroko da eskualdetik, bezperan, hain justu. Hilaren 28an, Ikaztegietatik sartuko da Korrika Tolosaldean, 13:09 aldera, eta Alegiatik pasatu ondoren, Tolosara helduko da. Sartu-irten txikia egingo du Olarrain auzoan, Azpeitirako bidea hartu aurretik. Bitarte horretan, Albizturtik eta Bidania-Goiaztik igaroko da Korrika.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!