Zizurkilgo Herrigunean Mendigain eskolako umeek abiatu dute Korrika Txikia eta eskuz-esku ibili da lekukoa Villabonako Erreboteko plazara iritsi bitartean. Mendigain, Pedro Mari Otaño, Zubimusu, Erniobea eta Fleming eskoletako ikasleek hartu dute parte ekitaldian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?