Egin Korrikari zure marrazkia!

Ataria 2026ko martxoaren 24a

Euskara. Korrika. Parte-hartzea. Hitz hauek entzutean burura datorkizuna marraztu eta irabazi sari bikainak. Animatu eta igo zuk ere zure marrazkia!

Korrika Marrazki Sariketan Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

Marrazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira martxoaren 29ko 23:59ak baino lehen. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Beraz, inguruan gaztetxoak baldin badituzu, animatu eta bidali marrazkiak! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!