Zuzenekoa

Korrikaren hasiera zuzenean jarraitzeko aukera

Ataria 2026ko martxoaren 19a

Atharratzen (Zuberoa) egingo dute 24. Korrikaren hasierako ekitaldi nazionala, gaur 15:00etan. Horren ondotik emango dituzte lehen pausoak, 15:30ean. Tttpi-ttapa, egunez egun, kilometroz kilometro, hilaren 29an Bilbora iritsi arte. Horretarako, elkarlanean ariko dira hainbat euskal komunikabide.

Korrikaren hasierako saio bateratua 14:30etik 16:00etara luzatuko da. Aurkezle lanetan Pantxika Maitia, Naroa Iturri eta Ilaski Serrano ariko dira. Protagonisten adierazpenak jasoko dituzte, Korrikaren abiatzeko konturik esanguratsuenak ikusi ahalko dira, eta lehen kilometroetako giroa ere bai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!