Alkizako eta Larraulgo udalek Korrikan parte hartzeko deia egin dute

Ataria 2026ko martxoaren 16a

Lekukoa eraman nahi dutenek udaleko teknikariekin jarri beharko dute harremanetan.

Alkizako eta Larraulgo udalek lekukoa erosi dute 24. Korrikan. Martxoaren 23an Tolosan, Belate pasealekuan hartuko dute: 1163 zenbakidun lekuko hartzea izango da. 23:19 aldera iritsiko da lasterketa puntu horretara.

Bi udalek parte hartzeko deia egin diete herritarrei eta lekukoa eraman nahi dutenek 634 289 327 telefono zenbakira deitu dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!