Korrikaren amaierara eskualdetik autobusez joateko aukera

Ataria 2026ko martxoaren 16a

Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak autobusa antolatu du martxoaren 29an Bilbon izango den jaira joateko; hilaren 25era bitarte eman daiteke izena.

Ostegunean hasiko da 24. Korrika Atharratzen, eta martxoaren 29an amaituko da, Bilbon. Korrikaren amaiera festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. Hortaz, eskualdeko euskaltzaleek Bilbora joateko aukera izango dute. Izena emateko aukera dago martxoaren 25era bitarte; prezioa 15 eurokoa da (galtzaundikideek eta atarikideek, 13 euro).

Honako lekuetan eman daiteke izena:

  • Alegia: kultur etxea.
  • Anoeta: Kukulore liburu-denda
  • Ikaztegieta: ostatua.
  • Irura: ikastola.
  • Tolosa: Galtzaundi.
  • Villabona: Eizmendi kirolak denda.
  • Zizurkil: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusa 9:00etan irtengo da eskualdetik. Alegian, Amasa-Villabonan, Anoetan, Ikaztegietan, Iruran, Tolosan eta Zizurkilen jasoko du jendea, eta zuzenean joango da Bizkaiko hiriburura. Itzulera ordua 19:00etan izango da, Bilbon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

  • Villabona: 9:00. Kale Berria, 10.
  • Irura: 9:05. Etxezarretako geltokia.
  • Anoeta: 9:10. Apaetxe baserria.
  • Tolosa: 9:15. Santa Klarako geltokia.
  • Alegia: 9:20. Burdindegiko geltokia.
  • Ikaztegieta: 9:25. Kiroldegiko geltokia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!